Dantza Hirian 09, dantza garaikidea ikusteko aukera paregabea. Eguraldiak ere parte hartu nahi izan zuen. Haize boladek, euri zaparradek, eta giro hotzak eszenografia berezia jarri zioten uneari. Eguzkiak guztiz ezkutatu aurretiko orduan uzten duen argitasun berezia ere izan zen bertan.
Egoera guztien gainetik dantzak aurrera darrai, honek agerian uzten du ze motatako jendea dabilen dantzan.
Dantza hirian, dantza euritan. Dantza kalean, dantza bizitzan……. Ospatu dantzan, jolastu dantzan, sentitu dantzan, kontatu dantzan, gozatu dantzan, nekatu dantzan, bizi dantzan. Eta honela ziur, bizirik sentituko zarela.
AIERT BEOBIDE EGAÑA
No hay comentarios:
Publicar un comentario